Beti irribarrez ari zen eta guztien maitasuna lortzen zuen
Bere jaiotza eta Ikatza Argazkilari Elkartearena batera iritsi ziren. Bere gurasoek, beste bazkide batzuekin batera, sortutako elkartea zen eta, bere Kultur Etxeko estudioan, modelo lanak egiten lehenengoetakoa izan zen. Bazkideen eta beren senideen aldikako irteeretan ere parte hartu zuen.
Mikel anaiarekin zituen sekretutxoez gainera, Nagore “PRIMAZIO”arekin (goxotasunez, hala deitzen zioten elkarri) ere harreman familiar oso berezia zuen.