Emakumeak zientzian
Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. Ekaia aldizkarian argitaratutako artikulua zen eta egileen datuak datu-basean egiaztatzen hasi nintzenean, Ainhoa Murua ez zegoen gure artxiboan.
Egile berria zen eta datu-basean katalogatzen ditugun egile berri gehienak gazteak direnez, bera ere ikertzaile gaztea izango zela pentsatu nuen. Horrela zen, Ainhoa ikertzaile gaztea zen. Zientziaren bideak gazte galdutako zientzialaria.
Europako doktore tesia
Gutxi gorabehera zortzi urte dira, ikerketaren orduko unibertso liluragarri bezain ezezagunean, ibilbideari ekin niola. Iruñeko urte ahaztezinen ondoren, aurre-doktoregoaren abentura Gasteizen jarraitzea erabaki nuen. Bertan ikerketa talde bikain batekin topo egiteko zortea izan nuen. Hasiera-hasieratik beso-zabalik hartu ninduten eta nigan konfiantza jarri zuten. Hala ere, ibilbide hau ezinezkoa izango zen nire bizitzako oinarrizko zutabeen babesik gabe: nire familia eta lagunak. Hori dela eta, lerro hauetatik, horietako bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiot ni babestu, animatu eta amets hau errealitate bihurtzen laguntzeagatik.
Ainhoa Muruaren Heriotza
Joan den martxoaren 21ean hil zen Ainhoa Murua Ugarte, CIBER BBNko ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Gasteizko NanoBioCel taldeko kidea.
Identitate korporatiboa NANOBIOCEL
Eskuliburu hau eta NanoBioCel identitatea, bere osotasunean Ainhoa Murua Ugarte Doktorearen, oroimenean eskeinia dago, bere lan eta ardura gabe ezinezkoa izango bait zen. Bere pertsonari balio dezan, azkeneko unerarte bere denbora eskeini zion imagina, laborategi honen eredua izan dezala. Non bere jakintzak eta ikerkuntzarekiko irrika taldekideekin partekatu zituen ere.
DOKTOREA – Biologia eta biokimikan ikertzailea
Zelula mikrokapsulatuen biobategarritasunean hobekuntza aurrerapenak.
† Bizitzan urrutiago iritsiko zen.Orain beste batzuk dira bere lanarekin jarraitzen dutenak. IKERKUNTZAREN lan guztiak bezela Gizartearekiko onurak urte batzuk barru ikusiko dira. Hainbat gaixotasunetan erabilia izango den MIKROKAPSULAZIO-ari buruz hitzegingo da. Batzuk AINHOA-ren lana gogoratuko dute, bere eskubide jabetza guztiak utzi zituena, merkataritasun gabe, Creative Commons «CC-BY-NC» lizentziapean.