JARDUERA PROFESIONALA
EMAKUMEAK ZIENTZIAN. Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)

«ZIENTZIA KAIERA» Uxune Martinez
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da Zientzia kaiera.

Publiko orokorra ahaztu barik, bigarren hezkuntza edo maila garaiagoko ikasketak dituzten lagunak izan dira, batez ere, blogaren publikoa. Maila ezberdinetako idazlanak daude bertan, irakurtzeko zailagoak eta errazagoak, kazetariek zein irakasle edo ikerlariek idatzitakoak.
Ainhoa Murua Doktorea, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen.

«The dimensions are minuscule, the potential enormous.» Ruth Duncan.
Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen.
Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen trasplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura.

«ZIENTZIA KAIERA» Uxune Martinez
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da Zientzia Kaiera.

Ainhoa Murua, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen. Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen transplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura.

Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. Ekaian «EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria» argitaratutako artikulua zen eta egileen datuak datu-basean egiaztatzen hasi nintzenean, Ainhoa Murua ez zegoen gure artxiboan.

Egile berria zen eta datu-basean katalogatzen ditugun egile berri gehienak gazteak direnez, bera ere ikertzaile gaztea izango zela pentsatu nuen. Horrela zen, Ainhoa ikertzaile gaztea zen. Zientziaren bideak gazte galdutako zientzialaria.

Ainhoa Murua Legazpin jaio zen 1979an eta Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen. Ikasketak burutu ondoren, ikertzen hasi zen. Ainhoaren amonak, Benignak, Alzheimerren gaixotasuna zuen eta haren gaitza zela eta, honi aurre egiteko aukerak ikertzeko asmoaz hasi zen.

Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta UPV/EHUko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikerketa lerroan murgildu zen. Zelulen mikrokapsulazioa zelula jakin batzuk zenbait biomaterialez inguratzea da, mikropartikulak osatzeko.

Mikropartikula horiek txertatzen diren organismoan proteina terapeutikoak askatzen dituzte, modu kontrolatuan eta jarraituan. Gaitz kronikoak tratatzeko botikak maiztasun handiz hartu behar diren kasuetan oso onuragarriak dira, gaixotasunari aurre egiteko. Baina teknika honen aplikazio klinikoak hainbat zailtasun izan ditu, besteak beste, zelula enkapsulatuen biziraupen laburra dela eta, hauek epe luzez kontserbatzeko ezintasuna.

Ainhoak, zehazki, zelulen mikrokapsulazioa helburu terapeutikoetarako izan zuen ikergai eta, honen baitan, Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility nazioarteko tesia burutu zuen 2010ean. Egindako lanean zelula mikrokapsulatuen transplanteen teknika optimizatzeko proposamenak aurkeztu zituen. Esaterako, gizakiei beste espezie batzuen zelulak transplantatzeko aukerak (xenotransplanteak egiteko aukerak) eta horiek emango lituzketen hobekuntzak landu zituen. Hobekuntza horiek transplanteetarako giza ehunen ohiko eskasiaren arazoa konpontzen lagunduko lukete.  Horrez gain, tratamendu kronikoak baliatu beharrik gabe, xenotransplanteek eragin ohi duten errefus immunologikoari aurrea hartzea lortu zuen. Ondorioz, xenotransplanteen funtzionalitatea handitu zuen.

Hau ez zen izan haren lanaren ekarpen bakarra. Horrez gain, zelula mikrokapsulatuak epe luzean biltegiratzeko eta kontserbatzeko irtenbidea ere garatu zuen, zelula mikrokapsulatuak izozteko protokoloa sortuz. Horrela, zelulak biltegiratzeko eta kontserbatzeko kondizio egokiak bermatu zituen eta laborategien arteko ikerketetan materialen trukaketa egokiagoa ahalbidetzen lagundu zuen.

Ikerketa pasioz bizi izan zuen, disfrutatu eta baita sufritu egiten zuen lanean zorrotza eta estua baitzen egiten zuenarekin. Baina ez zuen galtzen irribarrea eta lankideen esanetan “lantaldea lanean inplikatzeko ahalmena zuen, lankideen gaitasun ezkutuak antzematen zituen eta hauen gogoa pizten abila zen”. Talde lanean sinesten zuen, honen indarrean eta gaitasunetan.

2011. urtean minbizia antzeman zioten eta 2012. urtean hil zen ikertzaile gaztea, ibilbide laburra baina oparoa egin ondoren. 2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton eta 2014ko apirilean UPV/EHUn Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: “Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression” izenekoa.

Artikulu bat katalogatzerakoan ezagutu nuen emakume, ikertzaile eta zientzialari gazte hark ezaugarri berezi bat omen zuen: zientzia bizitzeko eta disfrutatzeko ahalmena.

Iturriak

 

Oharra

eskerrak eman nahi dizkiet Ainhoaren gurasoei, Axun eta Luis Mariri, artikulua idazteko eman didaten laguntza eta erraztasunengatik. Eskerrik asko bioi!

Egileaz 

Uxune Martinez @UxuneM, Soziologian lizentziatua da eta egun, Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseko arduraduna da.

«The dimensions are minuscule, the potential enormous.» Ruth Duncan.

EUROPAKO DOKTORE-TESIA

(SPLC-CRS PhD Thesis Award) ingleses defendatua. «Doctor europeus». (laburpena euskaraz)
Aparteko doktorego saria 2010/2011. Arloa: Osasun zientziak.
Izenburua: Cell microencapsulation for therapeutic purposes: advances in biocompatibility.
Titulua: Zelulen mikroenkapsulazioa, helburu terapeutikoduna. Zelulen biobateragarritasunaren hobekuntzan aurrerapenak.
Zuzendariak: GORKA ORIVE ARROYO jaun eta ROSA HERNANDEZ MARTIN andere Doktoreak.
EPAI-MAHAIA: Presidentea: CHARLES JAMES KIRKPATRICK jaun Doktorea, Alemaniarra. Bokalak: ALFONSO CALVO GONZALEZ jaun, MARIA JOSE ALONSO FERNANDEZ andere eta WALTER H. GÜNZBURG, Vienna, jaun doktoreak.
Idazkaria: MANUELA IGARTUA OLAETXEA andere doktorea.
AHO BATEZ BIKAIN «CUM LAUDE» European Ph.D. (Doctor Europaeus) kalifikazioa eman diote

Diario Vascon – 2017ko artikulua: La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores.

Gutxi gorabehera zortzi urte dira, ikerketaren orduko unibertso liluragarri bezain ezezagunean, ibilbideari ekin niola. Iruñeko urte ahaztezinen ondoren, aurre-doktoregoaren abentura Gasteizen jarraitzea erabaki nuen. Bertan ikerketa talde bikain batekin topo egiteko zortea izan nuen. Hasiera-hasieratik beso-zabalik hartu ninduten eta nigan konfiantza jarri zuten. Hala ere, ibilbide hau ezinezkoa izango zen nire bizitzako oinarrizko zutabeen babesik gabe: nire familia eta lagunak. Hori dela eta, lerro hauetatik, horietako bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiot ni babestu, animatu eta amets hau errealitate bihurtzen laguntzeagatik.
Hasteko, Luis Mª y Mª Asun gurasoei eman nahi dizkiet eskerrak, beti konfiantza nigan jartzeagatik eta nire xede eta helburuak gauzatzeko animatzeagatik, nahiz eta horrek, ni Legazpitik kanpora eraman, garai hartan urrutikoa ematen zuen tokira joateko…. Iruñera. Inoiz ezingo dizuet eskertu nigatik egin duzuena eta egiten duzuena. Anaia Mikeli ere eskertu nahi diot, distantzian urrun gauden arren, istorio hauekin eta bestelakoekin, telefono bidezkoak, ni jasateagatik. Animo eta aurrera zure ametsarekin, dena iritsiko da eta. Ikusiko duzu! Lan hau ezinezkoa izango zen zuen baldintza gabeko babesik gabe. Eskerrik asko. Zuetaz oso harro nago. Bihotz-bihotzez, milesker.

Nagore, primazio, zarena zarelako. Milesker hainbat momentu ahaztezinengatik! Izeba Maritere, besarkada handi bat eta milesker danagatik. Aiton-amonei, nahiz eta urrun egon, lan honetaz harro egongo zaretela badakidalako, beti gogoan zaituztet. Familia guztiari orokorrean, milesker. Sergio, eskerrik asko zure maitasunagatik, Gasteizko nire abenturari ekiten laguntzeagatik, zure babesagatik, eta hain gustuko dudan lan honek eskatzen duen sakrifizioa onartu eta babesteagatik. Zu nire ondoan izan gabe, momentu onetan, baina batez ere, ez hain onetan, hau ezinezkoa izango zen.

Jose Luis Pedrazi barru-barrutik eskerrak eman nahiko nizkioke bere ikerketa-taldeko kide izateko aukera emateagatik, Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoko laborategian, eta doktore-tesi honi eskaini dionagatik, eta baita hasieratik gaur arte niregan jarritako konfiantzagatik ere, CIBER-BBNeko taldeko kide izateko aukera ematerakoan.

Gorka Orive eta Rosa Mª Hernández zuzendariei doktore-tesi hau gauzatzeko eta zuzentzeko eskainitako dedikazio handia eskertu nahi diet. Nirekin ikerketaren munduari buruz duzuen interesa eta ilusioa partekatzeagatik eta niregan hasieratik jarritako konfiantzagatik. Urte hauetan erakutsi eta lagundu didazuen guztiagatik, bai profesionalki, bai pertsonalki, eskerrik asko.

Zelulen mikroenkapsulazioko taldeari… Argia, milesker egunak alaitzeagatik eta goizero irrifar bat oparitzeagatik! Gogor lan egiteko eta laguntzeko beti prest egoteagatik, milesker bihotzez. Edorta, zure ezagutzarekiko pasioa transmititu eta konpartitzeagatik, lehengo eta oraingo momentu musikalengatik eta 100μm-ko mikrokapsulak lortzegatik, zimurrik gabe! Milesker! Maria, Laborategiko esperimentazioarekin lotutako guztia erakusteagatik, hasi kultibo zelularretik eta mikroenkapsulaziora arte. Aitziber, eskerrik asko lan honen zati bat egiten laguntzeagatik. Ane, ongi etorri taldera eta milesker zure laguntza eta interesagatik.

Ana Beloqui… berandu iritsi zinen arren, niretzat oso garrantzitsu bihurtu zara laborategi honetan. Zure adiskidetasunarengatik eta elkarbanatutako momentuengatik, paseotxo eta konfidentzia horiengatik. Saiatua eta konstantea zara eta pertsona handia. Nahi duzuna lortuko duzu eta konpartitzeko hurbil egotea espero dut. Enara… milesker beti laguntzeko prest egoteagatik, argazki eta bidaiak konpartitzeagatik eta igerian laguntzeagatik. Bihotz handia duzu. Tesi hau ezin izango litzateke bukaerara iritsi, zure laguntza izan ez banu. Milesker. Lutxi, elkarrekin izandako momentu guztiengatik. Aurki errepika daitezela! Marta, eskerrik asko Elizondo eta Berlinekoagatik eta egoten jakiteagatik, laborategiko kaos uneetan ere erakutsitako irribarre eta adiskidetasunagatik. Aiala, zure txispa eta alaitasunagatik. Silvia, deialdi gastronomikoengatik eta eguneroko erretransmisioengatik… Milesker!

Joni, Amaiari, Manoliri, Mariani, Aliciari eta Laborategiko gainerako irakasleei, baita Laborategiko gainerako lankideei ere, bai ikerketakoak, bai LEIAkoak… Denek zuen alea jarri duzue, modu batera edo bestera, momentu honetara iristen laguntzeko. Angela, eskerrik asko zure laguntza eta adeitasunarengatik. Zuekin lan egin izanaz oso pozik nago, izan ere, goizean goiz jaikitzea eramangarriago egiten duzue. EHUko Biologia Begetal eta Ekologiako laborategiari, Iruñeko UNAVeko Histologia eta Anatomia Patologikoko departamentuari, SGIker (UPV/EHU, MICINN, GV/EJ, ESF) eta A Coruñako ikerketa biomedikoko institutuko ikerketa-unitateari (INIBIC) bere eskuragarritasun, dedikazio eta ahaleginarengatik.

Christian Thirion and Hans Lochmüller, thank you very much for sharing your scientific knowledge with me and for giving me the opportunity to become part of the lab team in Munich for two months. Mandy, Cordula, Steffi, Natalia and the rest, thank you very much for your help and kindness and good luck with your projects! Danke schön für alles.

Neka, milesker Munich-eko egunak ahaztezinak bihurtzeagatik. Zure laguntza eta adiskidetasunagatik. Lasterrarte!

Auro eta Jorge, lan honen diseinu grafikoari eskainitako ordu guztiengatik esker bereziak, gaiari buruz hainbeste erakusteagatik eta zuen ikuspuntu egoki, eskuragarritasun eta momentu oroko adeitasunagatik, eskerrik asko.

Iruñeko Zoologiako eta Ekologiako kideei. Eurekin ekin nion doktoregoaren abenturari. Ana, Juan, Fer eta departamentuko gainerako lankide eta irakasleei. Miriam Hernandezi doktoregoaren hasieran zuzentzeagatik. Javier Pere Tris eta Staffan Bensch, zuen adeitasun eta laguntzagatik eta, Suedian, Lunden laborategiko parte izateko gonbidatzeagatik, baita DNAri buruz izugarri erakusteagatik ere.

Zalburu8ko lankideei, nire lanean erakutsitako interesagatik, nahiz eta ia ezer ez ulertu, zuen konpainiagatik eta jakin-minagatik, lonjan eramangarriarekin lan egiten nuenean, tesiaz galdetu eta aurrera egiteko animatzeagatik. Eskerri kasko neska-mutilak.

Legazpiko lagunei (milesker Ido beti hor egoteagatik!), Estef, Maitiki, Blanx, Amai, Cris, Nuria, Fra… eta gainerako lagun eta ezagunei, urte hauetan, momentu berdingabeak kopartitu ditugulako. Ahalegina egiteagatik eta txinera ingelesez ulertzeko interesa erakusteagatik. Eskerrik asko.

Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango litzateke lan hau bukatzea. Guztiok zuen alea jarri duzue proiektu honetan. Hau, beraz, guztion lana da.

Milesker, Muchas Gracias, Danke schön, Tack, Thank you very much.
Luis Mª eta Mª Asun gurasoei, Mikel anaiari eta Sergiori.

«The dimensions are minuscule, the potential enormous.» Ruth Duncan.

MADRIL. ASEDEF (Zuzenbide Farmazeutikoaren Espainiako Elkartea)
Saria Journal of Controlled Release aldizkarian zelula terapeutikoen mikrokapsulatzeari buruz argitaratutako lan batengatik.

PORTUGAL. SPLC-CRS-2011 hiru urteko saria, doktorego-tesirik onena

Oporto, 2011ko urriaren 13-15a, 2008ko ekainaren 1etik 2011ko ekainaren 1era bitarteko aldia, farmakoen askapen kontrolatuarekin lotutako gaia.

IX Spanish-Portuguese Conferece on Controlled Drug Delivery. Kongresuan aurkeztutako posterraren pdf’a

CIBER-BBN ISCIII

Argitaratutako albistea: Ainhoa Murua Ugarte hil da Astelehena, 15:04, 2012ko maiatzaren 7a

Joan den martxoaren 21ean hil zen Ainhoa Murua Ugarte, CIBER BBNko ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Gasteizko NanoBioCel taldeko kidea.<

Gure ikerketa-taldean zazpi urtetan egindako lan nekaezinaren emaitzetan gehien asebete eta motibatu zutenak izan ziren, batetik, CIBER BBNaren proiektu intramuraletan lortutako emaitzak. Bertan ikertzaile-lanetan aktiboki parte hartzen zuen honakoetan: BioScaff-EYE “Bio-engineered stem cell (SC) niches in ocular surface recosntruction for corneal blindness: from basic research to clinical trials”, ikerketa-proiektu intramurala, Margarita Calonge doktoreak gidatutakoa eta ERRETINARENEAN: “Development of new therapeutic approaches for retinal dystrophies”, Eduardo Fernández Jover doktoreak zuzendutakoa.

Bestetik, lortutako sariak zeuden. Lehenengoa, 2009ko abenduan, ASEDEF (Eskubide farmazeutikoaren Espainiako elkartea) elkartearen IX. Edizioan, berrikuntzaren atalean, honako lan honengatik: “Xenogeneic transplantation of erythropoietin secreting cells inmobilized in microcapsules using transiet immunosuppresion”. 2011ko urrian, berriz, Controlled Release Society elkartearen tesi hispano-portuges onenaren saria jaso zuen honako tesi europarrarengatik:“Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility”.

Ainhoak lankideen talentua deskubritzeko eta eurengan irrika sortzeko gaitasuna zeukan, taldeko proiektuetan inplikatzeko. Berekin lan egiteak erabateko exijentzia esan nahi zuen. Gauzak ahalik eta ondoen egin nahi izateko irrikarekin inspiratzen gintuen.

Ezarritako helburuetatik haratago joan nahi izaten zuen eta, horregatik, plazera zen bere aldamenean lan egitea. Egiazalea zen eta pertsona bakoitzari, zegokion lanean, erakutsitako gaitasuna eta ezagutzak aitortu eta azaldu egiten zizkion, gaur egungo gure gizartean urria den ezaugarria.

Jarrera ireki eta zintzo horrek beregan konfiantza izatea eta gustura lan egitea ekartzen zuen. Ez zuen axola hurrengo erronkaren zailtasunak. Zalantzarik gabe, gure ikerketa-taldea ez da berriz lehengoa izango eta, inor ez dela ezinbestekoa esan ohi den arren, uste dugu, Ainhoa esaera horren salbuespena dela.

Grupo NanoBioCel

IDENTITATE KORPORATIBOA «NANOBIOCEL»

Mikro eta Nanoteknologien, Biomaterialeen eta Zelulen taldea. Vitoria-Gasteiz

Eskuliburu hau eta NanoBioCel identitatea, bere osotasunean Ainhoa Murua Ugarte Doktorearen, oroimenean eskeinia dago, bere lan eta ardura gabe ezinezkoa izango bait zen. Bere pertsonari balio dezan, azkeneko unerarte bere denbora eskeini zion imagina, laborategi honen eredua izan dezala. Non bere jakintzak eta ikerkuntzarekiko irrika taldekideekin partekatu zituen ere.

Identitate korportatibo eskuliburuak NanoBioCel identitate bisualen osagaiak ditu. Eraikuntza jarraibideak, tipografíen erabilera eta markaren ezarpen kromatikoak.

Markaren irudi finkapenak eskuliburu honetan aipatzen diren gomendioen harreta berezi bat behar du, gure komunikazio eta zabalpen publikoaren irizpide batasuna bermatzen duen agiri gisa.

Hori dela eta, markaren eskuliburua ezarpen guztietan dagoen tresna bizi eta nabarmena izan behar du eta bere produktuekin elkar bizitzan dagoena. Agiri honek dituen irizpideak ez du nahi, inolaz ere ez, sormena mugatzea baizik eta bere funtsa komunikatzeko aukera kreatiboa berriak irikitzen duen bidea.


« NanoBioCel Group: Identitatea. Jorge Peraltak egindako diseñua
« Ainhoa Murua Doktorearen oroimenean eskeinia (1979-2012).
« Ikerketa talde berezi honetan parte hartzaile nabarmena .

DOKTOREA – Biologia eta biokimikan ikertzailea

Zelula mikrokapsulatuen biobategarritasunean hobekuntza aurrerapenak.
† Bizitzan urrutiago iritsiko zen.Orain beste batzuk dira bere lanarekin jarraitzen dutenak.

IKERKUNTZAREN lan guztiak bezela Gizartearekiko onurak urte batzuk barru ikusiko dira. Hainbat gaixotasunetan erabilia izango den MIKROKAPSULAZIO-ari buruz hitzegingo da.

Batzuk AINHOA-ren lana gogoratuko dute, bere eskubide jabetza guztiak utzi zituena, merkataritasun gabe, Creative Commons «CC-BY-NC» lizentziapean.

Curriculum Vitae (CV) dokumentua ikusi… UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen  Europear Doktoretza Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoaren alorrean. European Ph.D. (Doctor Europaeus) “Aparteko Doktoretza saria.
Extraordinary thesis award” Eskubiko argazkia: Leioa, 2014-04-11, Aparteko Doktoretza sari banaketaren ekitaldi ospetsua. Hilosteko titulua bere amak jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen eskutik, Iñaki Goirizelaia.
Nafarroako Unibertsitatean Biokimika eta Biologian, Oinarrizkoa eta Osasunean Lizentziatua.

Aldizkari espezializatuetan eragin haundiko 14 artikulu. 1 lehen orrialdean agertu zen: bere heriotza arte 9 argitaratu ziren gehi beste 5 (*) 2012/2013-an. (*bere bizitzaren azken hilabeteetan eginak).


Ekaia 25. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
Egilea: Jon Zarate Sesma (arg.)

HAINBAT LOTURA. Aurreko batzuk jada ez dira existitzen; Internetetik kendu dira. Beste tokiren bat ezagutzen baduzu, behean zerrendatuta ez dagoena, bidal iezaguzu, mesedez, iruzkin bat zure estekarekin e-mailez. Hemen sartuko da, orrialde hau guztion laguntzarekin aberastuz eta eguneratuz. Mila esker.

Scroll al inicio