Siempre estaba sonriendo y se hacía querer por todos.

Bere jaiotza eta Ikatza Argazkilari Elkartearena batera iritsi ziren. Bere gurasoek, beste bazkide batzuekin batera, sortutako elkartea zen eta, bere Kultur Etxeko estudioan, modelo lanak egiten lehenengoetakoa izan zen. Bazkideen eta beren senideen aldikako irteeretan ere parte hartu zuen.

 

Mikel anaiarekin zituen sekretutxoez gainera, Nagore “PRIMAZIO”arekin (goxotasunez, hala deitzen zioten elkarri) ere harreman familiar oso berezia zuen.

 

Doinuan, Legazpiko Musika Eskolan, oinarrizko eskolak jaso eta aurrera egin zuen pianoa jotzen ikastera iritsi arte. Unibertsitate ikasketak egitea Iruñera joan ondoren utzi zion. Biologia zientziak ikasi zituen, baina, bere etxea izatearekin egiten zuen amets bere pianoa bertan jarri ahal izateko.

Ainhoa-Mikel-Ikatza

Legazpin, Andraitz KEko emakumezkoen saskibaloi taldeko kide izan zen hainbat denboralditan. Andraitzen Facebooka. Ezin izan dira garai hartako argazki gehiago eta hobeak lortu.

 

Hasierako ikasketak Legazpiko Haztegi ikastolan egin zituen. “Ketxus” izan zuen lehenengo andereño. Eskaintzen zioten ezagutza guztia asimilatzeko sakrifizio-gaitasun nabarmena zuen ordurako.

 

15 urte zituela egin zuen lehenengo ikasle-trukea, eta AEBra joan zen ingelesa hobetzera. Bi aldiz egin zuen bidaia hori. Hurrengo urteetan, hainbat herrialdetara bidaia asko egin zituen, batzuk lanagatik eta, besteak oporrengatik. Erdialdeko eta Ipar Amerikan, Europan, Ipar Afrikan eta Ekialde Hurbilean izan zen.

Bigarren mailako ikasketak, batxilergoa, Urretxuko Garaialde lizeoan egin zituen eta, hortik, Nafarroako Unibertsitatera joan zen eta, bertan, Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen.

 

Alzheimer gaitza sendatzeko aukerak aztertu zituen. Izan ere, Bergaretxe baserriko bere amona Benignak jasan behar izan zuen Alzheimerra. Iruñean ikerketa-lanari ekin zion eta aldaketa
klimatikoak eragindako hegaztien migrazio- desbideratzea aztertu zuen. 

 

Ondoren, Bioingeniaritzan, Biomaterialgintzan eta Nanomedikuntzan, sarean Biomedikuntza ikerketzeko zentroan (CIBER-BBN), denboraldi bat egin ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen eta, bertan, ingelesez aurkeztu zuen bere EUROPAKO DOKTORE-TESIA. 

 

Bere ibilbide profesionalean, hainbat sari eta argitalpen izan ditu. Nabarmentzekoa da, 2009ko abuztuan, Amerikako Aldizkari Zientifiko prestigiotsu bateko azala (Ikus laburpena bere Curriculun Vitaean).

Ainhoa-Mikel-Moly

Bere ikerketa-lanekin sufritu eta gozatu egiten zuen. Kontrolatutako inguruneetan, hainbat probaren ondoren, aurreikusitako emaitzak lortzen zituen. Alzheimer edo Parkinson bezalako gaixotasun kronikoak, etorkizunean, modu eraginkorragoan tratatu ahalko ziren, zelula mikroenkapsulatuen transplantearen bidez. 

 

Bere azken lana, EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoaren laborategian egin zuen. (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko NanoBioCel Taldea). Era berean, Sarean Biomedikuntza ikertzeko zentroko kidea zen: Bioingeniaritza, Biomaterialgintza eta Nanomedikuntza (CIBER-BBN). Eta doktoregai berriei laguntzen zien tesiaren prestakuntzan. 

 

Alemanian, C. James Kirkpatrick (bere doktore-tesiko tribunaleko presidentea) doktorearen taldean, bere lana zehaztekotan zen, Gasteizen egiten zuena utzi gabe. Bere gaixotasunak Washingtonera eta Quebecera joatea eragotzi zion. Horiek izan ziren bere bertaratzea eskatzen lehenak, bere lanen xehetasunak zabaltzeko. 

 

2011ko urrian, ordurako gaixorik zela, bere azkeneko bidaia egin zuen Portora (Portugal), “SPLC-CRS mejor Tesis Doctoral, IX Spanish-Portuguese Conferece on Controlled Drug Delivery” saria jasotzera. Beste gaixotasun batzuk sendatzeko bideak bilatu arren, ezin izan zuen berearentzat aurkitu: hamaika hilabete lehenago atzemandako minbiziak bizitza eten zion. Bere organoak eman nahi izan zituen, baina ez zen posible izan. 

 

Bizitzan dezente urrunago iritsiko zen. Bere zereginarekin jarraitzen dutenak orain beste batzuk dira. Ikerketaz gainera, musika, dantza argazkigintza eta bidaiatzea atsegin zuen